Gazte prozesua aurkeztuko dute Markina-Xemeinen
Nerabeen aisialdiaren esparruan herrian dauden gabeziez jabetuta eta hutsuneak hobetzeko asmoz, Markina-Xemeingo nerabeen aisialdia berramesten izeneko hausnarketa eta lanketa prozesua abiatu dute Markina-Xemeingo Udalak, hainbat pertsona, talde eta elkartek. Gazteekin hainbat saio egin ostean, gurasoei eta gaian interesa izan dezakeen orori prozesua aurkezteko saio irekia egingo da eguenean [abenduak 13an], 20:00etan, kultur aretoan.