ETBko
3ZP4 saioko protagonistak Lekeition egongo dira
abenduaren 26an. Lekeitioko Udalaren eskutik, ETB3an ematen duten saioko lau protagonisten ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da Lekeitioko
Santi Brouard kiroldegian.

3zp4 saioko protagonistak. Argazkia: EITB
Abestiz betetako kapituluetan euren musika taldea zelan sortzen duten erakusten dute lau protagonistek eta orain, telebista pantailan ez ezik, Lekeition ere ikusi ahalko dituzte ume eta gazteek bertatik bertara. Horrela, 3zpa4 taldea osatzen duten Jon (Ander Elordui), Maider (Maitane Lopategi) eta Amets (Ekain Ibarguren) eta Izaro (Mikele Arizkorreta) anai-arrebekin abestu eta dantzan egiteko aukera egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.
Ikuskizuna
17:30ean hasiko da eta sarrerak 4 euroren trukean eskuratu ahalko dira aldez aurretik
kultur etxeko harreran arratsaldez, eta abenduaren 26an
kiroldegiko leihatilan.