60 dantzarik parte hartuko dute Ondarroako Dantzarte elkarteak antolatutako Gabonetako emanaldian
Ondarroako Dantzarte dantza elkarteak Gabonetako dantza emanaldi berezia eskainiko du barikuan [abenduak 14], 19:30etik aurrera, Ondarroako Bide Onera zinema aretoan. Dantza elkarteko arduradunek agertu dutenez, balleta eta hip-hopa ikasten ari diren 60 bat dantzarik parte hartuko dute ekitaldian.
Klasiko, neoklasiko, garaikide eta hip-hop estiloetako 16 koreografia landu taularatuko dituzte balleteko eta hip-hopeko hiruna taldek. Koreografiei indarra emateko, gainera, argi efektu bereziak erabiliko dituzte.
Bertatzen diren dantzazale guztiak ordubete pasatxoko emanaldiagaz gozatzera gonbidatu dituzte. Sarrerak aurretiaz salgai daude Zurrumurru liburudendan 3 euroren truke. Barikuan, berriz, emanaldia hasi baino orduerdi arinago zineman bertan lortu ahalko dira sarrerak. “Ikasturte hasieratik ilusio guztiagaz prestatu ditugun koreografiak taularatuko ditugu Gabonetako emanaldian. Denok gonbidatuta zaudete”.