Datozen egunotan erabakiko dira Mutrikuko pala txapelketaren finalistak
Oso gutxi falta da Mutrikuko pala txapelketa amaitzeko, eta Danok Bat Pelotazale Elkarteko kideek finalerdiak jokatuko dituzten bikoteen izenak jakitera eman dituzte. Agertu dutenez, 1. mailako eta 2. mailako finalerdiak zapatuan [abenduak 15], domekan [abenduak 16] eta astelehenean [abenduak 16] jokatuko dituzte.
Zapatuan, esaterako, bi finalerdi ikusteko aukera edukiko dute 10:00etatik aurrera Miruaitz frontoira hurreratzen direnek. Lehendabizi 1. mailakoen txanda izango da. Soraluzeko Gallastegiren eta Iurgiren aurka jokatuko dute Odei eta Karim tolosarrek. 2. mailan, berriz, Soraluzeko Santamariaren eta Herizen aurka neurtuko dituzte indarrak Manzi eta Hodei mutrikuarrek.
Domekan, 10:00etatik aurrera, 2. mailako azken finalerdia jokatuko dute Lander eta Elordi lekeitiarren aurka Gurrutxaga eta Arrieta elgoibartarrek. 1. mailako azken finalerdia astelehenean 20:00etan jokatuko dute. Julen eta IƱaki ermutarren aurka nor baino nor indartsuago ariko dira Kepa eta Gorka elgoibartarrak.