Herritarrek esan dutenez, eguraldi txarra egin duenez aurten jende gutxiago batu da. Dena dela, 100 bat lagunek bat egin dute ospakizunean. “Ohiturak eguraldiari ere aurre egiten diola erakutsi du”. Meza ondoren ohiko hamaiketakoa egin dute, Iraia eta Ainhoa trikitilariek girotuta. “Giro polita eta alaia sortu dute trikitilariek”.
Ostean kalabazaren pisua asmatzeko lehiaketa egin dute. Eta irabazlea Perran izan da; jamoi bat jaso du sari bezala, Jesus Anakabe Mendexako alkatearen eskutik.
Jesus Anakabe Mendexako alkatea eta Perran lehiaketako irabazlea. Argazkia: Kepa Laka.