Barinagako frontoi txikiko
V. Buruz Buruko Pala Txapelketa antolatu du aurten ere Barinagako Jai Batzordeak. Parte hartzaileak abenduaren 17an hasiko dira lehen palakadak ematen eta finala urtarrilaren 18an jokatuko da.
Lehenengo laurentzat egongo dira
sariak:
- Txapela eta 80 euro
- 50 euro eta pala bat
- 30 euro eta pelota kaxa
- SantamaƱeko gazta bat
Parte hartu nahi dutenek
zapatura arte [abenduak 15] daukate izena emateko aukera Baskaran estankoan. Izen emotea 10 eurokoa da. Jokatzeko ordutegi aldetik erraztasunak egoten direla azpimarratu dute antolatzaileek parte hartzera animatuz.
Bestalde, urtarrilaren 19an lehiatuko den
Kalamua Barinaga jaitsierarako izena emateko epea domekan [abenduak 16] zabalduko dutela aurreratu dute Barinagako Jai Batzordekoek. Urtarrilaren 16ra arte egongo da izena emateko aukera
Herrikrosaren web orrian.