Gipuzkoako finalak jokatuko dituzte Mutrikuko puntistek
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatuko dute Danok Bat Pelotazale Elkarteko kadete eta gazte mailako puntistek domekan, Zumaian. Pilota jaialdia 16:30ean hasiko da, Aitzuri frontoian.Kadete mailako norgehiagoka jokatuko dut...
Kadete mailako norgehiagoka jokatuko dute lehendabizi. Zumaiako Aizpuruaren eta Cabanillasen aurka nor baino nor indartsuago ariko dira Danok Bateko Eñaut Urreisti eta Alain Basterretxea. Jarraian, gazte mailako finala jokatuko dute Danok Bateko Zuhaitz Arrilagak eta Aratz Mendizabal Goixerrik, Donostia Jai Alaiko Hernandez eta Alberroren aurka.
Danok Bateko alebin eta txiki mailako bi jokalarik, berriz, Udazken Sariko finalak jokatuko dituzte gaur, Tolosan. Jaialdia 19:45ean hasiko da Beotibarren.
Alebin mailan, Beotibar taldeko Iturberen eta Baldaren aurka jokatuko dute Danok Bateko Ekhi Letek eta Zumaiako Garikanok. Txiki mailan, berriz, Zumaiako Agirreren eta Beotibarko Itoizen aurka neurtuko dituzte indarrak Beotibarko Altunak eta Danok Bateko Ansolak.
Xisterako finalaurrekoak
Bestalde, Xistera Ugarein Zirkuituko finalerdiak hartuko ditu Mutrikuko Miruaitz pilotalekuak bihar, 18.00etatik aurrera. Gizonezkoen gazte mailakoak ekingo dio jaialdiari. Eduardo Agirre-Danel Mandiola (Markina-Xemein), Iñaki Perez -Aratz Goixerri (Danok Bat) eta Clement Berge- Lucas Olazagasti aurkituko dira aurrez aurre. Ondoren, emakumezkoen txanda izango da. Maite Ortiz de Mendibil -Eneritz Lizardi (Danok Bat), Maddi Jauregi-Naia Calvo (Berriatua) eta Ziortza Landa (Ereño)-Esti Arriola (Berriatua) lehiatuko dira.
Azkenik, gizonezkoen maila nagusikoak aterako dira kantxara: Aaron Gonzalez-Jon Ibarluzea (Markina-Xemein), Ekaitz Goixerri (Danok Bat)-Mikel Elkorobarrutia (Markina-Xemein) eta Gaizka Barinagarrementeria (Markina-Xemein)-Aitor Elkorobarrutia (Markina-Xemein).