Gabonetan askotariko tailerrak egingo ditu Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneak,
FamiliARTEAn izenburupean. Tailer batzuetarako aurretiaz izena eman behar ez bada ere, beste batzuetan hilaren 21erako izena eman behar da. Izena emateko
ondoko telefono zenbakira deitu behar da: 94-616 63 03.
Izena eman behar diren tailerrak ondokoak dira:
Bideoklip bat egin (abenduak 26),
Looplooplopp (abenduak 27),
Trakamatraka (abenduak 28) eta
Turrupa (abenduak 29). Hemen
tailer bakoitzaren azalpena:
- Bideoklip bat egin: abenduaren 26an, 11:00etatik aurrera, Uhagonen. 10 urtetik gorakoei zuzenduta.
- Looplooplopp: abenduaren 27an, 11:00etan, Uhagonen. 6 urtetik aurrerakoentzat (familia osoarentzako tailerra). Loop station tresna ezagutu eta abesti propioak sortuko dituzte. Soinuei eta koloreak eta formak jarriko dizkiete.
- Trakamatraka: abenduaren 28an, 16:30ean eta 17:30ean, Uhagonen. 16:30ean 10 urtetik gorakoek gorputza, beatbox-a, loop station-a eta teknologia berriak erabiliz abestiak eta musika tresnak sortzeko tailerra. 17:30ean 4 urtetik gorakoek (familientzako tailerra) material birziklatuekin instrumentuak egin eta horiekin orkestra txiki bat osatuko dute.
- Turrupa: abenduaren 29an, 11:00etan hasita, Uhagonen. 3-5 urte bitartekoek gorputza instrumentu musikal bezala erabiltzetik hasi eta eskura dituzten beste instrumentu batzuk erabiliz esperimentatu eta jolastuko dute.