Bi autok elkarren aurka jo dute 11:14 aldera Plazakolako zubian. Segurtasun Sailak esan duenez, ez da zauriturik egon. Dena dela, auto bat zubiaren erdian gurutzatuta geratu da, eta ondorioz, alde bateko eta besteko ibilgailuek ezin izan dute pasatu; auto ilara luzeak sortu dira. Ertzaintzak gurutzatuta geratu den autoa mugitu du, eta orduan hasi dira zirkulazioa gidatzen.