Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Zortzi emakumek parte hartu dute lehenengo EMEekin programan

Programaren balorazio positiboa egin du Azaro Fundazioak. Parte hartzaileetako lau lanean daude. Lehenengoaren arrakasta ikusita, bigarren programa bat prestatu dute 2019rakoEskualdeko emakumeei laneratzea erraztea helburu duen EMEekin programaren balo...

Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2018/12/14

Programaren balorazio positiboa egin du Azaro Fundazioak. Parte hartzaileetako lau lanean daude. Lehenengoaren arrakasta ikusita, bigarren programa bat prestatu dute 2019rako

Eskualdeko emakumeei laneratzea erraztea helburu duen EMEekin programaren balorazio positiboa egin du Azaro Fundazioak. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz eta Leartibai Garapen Agentzia eta Lea Artibai Ikastetxeagaz elkarlanean Azaro Fundazioak martxan jarritako programa da EMEekin. Zortzi emakumek parte hartu dute lehen programan, horietatik lau lanean daude eta besteak ezagutzak hobetzen edota proiektu propioak garatzeko asmotan daudela jakitera eman dute.

2018ko martxoaren 8an eman zioten hasiera EMEekin programari, eta antolatzaileek zein parte hartu duten emakumeek bat egiten dute programari balorazioa oso positiboa ematerakoan: «Programa oso aberasgarria izan da, eta negozio ereduetan ezagutzen ez nituen errealitate asko erakutsi dizkit. Gai asko jorratu ditugu, eta gaur egunean lan merkatuan zer eskaini eta eskaintzen den erakutsi dit», esan du parte hartzaileetako batek. Programak bakoitzaren bizitza pertsonala eta profesionala hobetzeko beharrezko baliabideak eman dizkietela ere gaineratu dute, «egungo gaiak jorratuz eta etorkizuneko errealitaterako prestatuz».

Urtarriletik aurrera

Lehenengoaren arrakasta ikusita, antolatzaileek bigarrena jarriko dute martxan 2019an. «Otsailean hasi eta uztailera arte iraungo duen programa honetan sare bidezko eskolak eta aurrez aurrekoak uztartuko dira, IKT tresnen erabilera sustatu eta familia bizitzagaz bateragarritasuna errazteko asmoz».

Jakitera eman dutenez, hainbat modulu landuko dituzte parte hartzaileek: komunikazio gaitasunak, sormena, emozioen kudeaketa, lidergotza… Eta coaching eta mindfulness tekniken bitartez bestelako gaitasunak garatzeko aukera ere edukko dute. «Horrez gain, negozio ereduei eta berrikuntzari buruzko formazioa ere eskainiko zaie, enpresa munduagaz harremana berreskuratu eta egun baloratzen diren konpetentziak ezagutzeko».

Urtarrilean zabalduko dute EMEekinen bigarren programan parte hartzeko aukera.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.