Aittitta Makurra txarangak eta Zapalet tinbalero taldeak girotuta hasi da jaia gaur eguerdian [abenduak 15, zapatua]. Eskolapetik atera, eta kalez kale aritu dira musika tresnei eta danborrei doinua ateratzen. 14:30ak inguruan amaitu dituzte kalejirak, eta ordu horretarako eskolako jantokira gerturatzen hasita zeuden hainbat herritar.
Izan ere, munduko janarien dastaketa egin dute bertan. Maroko, Sahara, Paraguay, Senegal…, hainbat herrialdetako jakiez gozatzeko aukera eduki dute dastaketan parte hartu dutenek. Fideoak okela eta kanelagaz, pastelak, arroza arrain eta langostinoekin…, denetarik probatu ahal izan dute parte hartzaileek. Iazko afari-meriendan baino jende gutxiago batu bada ere, hitzordu gustagarria izan da gaurkoa, duda barik.
Arratsaldean, berriz, munduko ipuinak entzuteko aukera egon da kultur etxeko Azkue areton, Ines Bengoa Lacarra ipuin kontalariagaz.
Elkarbizitza Taldeak martitzenean hasi zituen Aniztasun Asteko ekimenak. Leku ezberdinetatik etorritako jendeak elkar ezagutzeko ekimenak izan dira, harremanak sustatzea ahalbidetzea bilatu dutenak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.