Bizkaiko Triatloi Federazioak antolatuta, Bizkaiko triatloi eta duatloi zirkuituko sariak banatu zituzten zapatuan [abenduak 15] Bilbon. Hain zuzen ere, 2018. urtean emaitzarik onenak lortu dituzten kirolariak eta taldeak saritu zituzten. Hainbat probetan banatzen diren puntuak pilatuta lortzen da sailkapena, eta Lea-Artibaiko kirolariak triatloiko hainbat kategoriatan nagusitu dira. Izan ere, denboraldi ona egin dute eta aurreko postuetan ibili dira proba askotan.
Zapatuko sari banaketa.
Guztira, zortzi sari jaso dituzte eskualdeko triatletek federazioaren eskutik. Triatloiko gizonezkoen absolutu mailan
Ander Okamika Bengoetxea (ANB Triatlhon Team Portugaletekoa) eta
Haritz Garate Txurruka (Amandarri Triatloi Kluba) lekeitiarrak lehen eta bigarren geratu dira hurrenez hurren, eta emakumezkoen absolutu mailan ere bertokoak izan dira lehenengo biak:
Mireia Arrillaga Murelaga (Garraitz Kirol Taldea) lekeitiarra eta
Ioana Osa Larruzea (Koaxi H.I.B-T.T) ondarrutarra.
Ioana Osa, Ander Okamika, Arantza Burgoa, Zorion Kareaga eta Haritz Garate. Argazkia: Amandarri
Kadete mailan lehenengo geratu da
Julen Zamora Jauregi eta bigarren postua lortu du
Paula Ugarteburu Etxebarrik, biak Lekeitioko Garraitz Kirol Taldekoak.
Beteranoen mailan ere postu onak lortu dituzte eskualdeko kirolariek. Alarabi Lea-Artibai Markina taldeko
Zorion Kareaga Laka markina-xemeindarrak beteranoen lehen kategoria irabazi du eta Ondarroako Koaxi taldeko
Arantza Burgoa Agirregomezkorta beteranoen bigarren kategorian nagusitu da.