Koalizioak dio 2019an Lekeitiok “azken urteetan eduko duen diru kopuru handiena” edukiko duela. Horren aurrean, udal gobernuak azken urteetan egindako
murrizketak bertan behera uzteko eta egoerari buelta emateko konpromiso sendoak hartu beharko lituzkeela esan dute. Udalari egiten dioten
proposamenetako bat da Madera de Lekeitio gunea herritaratzea. “Udal gobernuak bordondate argia izan behar du inguru hori berreskuratzeko egin beharreko izapide administratibo guztiak egiteko eta gunea herriratzeko beharrezko diru kantitateak ezartzeko”.
EH Bildukoek diote
gune hori egoera onean ipini eta herritarren parte hartzearekin gune horretan egin beharreko
proiektua zehaztu beharko litzatekeela. “Badakigu gunea herriratzeko egin beharreko inbertsio publikoa handia dela eta baliabide ekonomiko garrantzitsuak bideratu beharko direla. Horretarako, udalak egindako aurrekontu proposamenean partida batzuk aldatu beharko dira”.
Borondate politikoa badago, Maderas de Lekeitioko proiektua egingarria dela diote.
Koalizioak proposatu du inbertsioetara bideratzen den diru guztiaren %15a Maderas de Lekeitio herriratzeko partidara bideratzea
Diotenez, momentu honetan horrelako “proiektu estrategiko bat” martxan jartzeko “aukera bakarra” aurrekontuetan jasotako inbertsioen partida da. “Guk ondokoa planteatzen dugu:
inbertsioetara bideratzen den diru guztiaren %15a Maderas de Lekeitio herriratzeko partidara bideratzea”. Horrez gain, aurreko urteetan egindako murrizketak eta 2018ko partiden bilakaera zuzentzea proposatzen dute. “Eta geratzen den diru kopuru gehigarria beste partiden artean proportzionalki banatu beharrean, Maderas de Lekeitiora bideratzea”.
Azken urteetako “
ahalegin ekonomikoari ezinbestean eutsi behar zaiola” gaineratu dute, “are gehiago baliabide ekonomiko gehiago dagoen ekitaldi honetan”. Azaldu dutenez, azken urteetan ondoko arloetan egin dira murrizketak: gizarte ongizatea, garapena, berdintasuna, euskararen erabileraren bultzada eta normalizazioa, ingurugiro programak eta kultura. “Harritzekoa deritzogu aurrekontuaren zatirik handiena 2018ko aurrekontuaren partida berdin-berdinak direla. Partida horien exekuzioa ia berdina izango da? 2018an egondako gorabeherak nola zuzenduko dira? Udal gobernuak ez dauka programa politiko argirik 2019rako?”.
Partida berdinak ipintzeak udal gobernuak nahi duen bezala partidak aldatzea dakarrela diote. “Bestetik, Udalbatzaren eskumenari muzin egitea dakar, aldaketak Udalbatzaren eskutik ere ez baitira pasatuko”.