Munitibarko Udalak 2019ko aurrekontuak osatzeko lan saioa egingo du herritarrekin
Domekarako (abenduak 23) jarri dute hitzordua, 12:00etan, udal aretoan. Helburua “udalak herritarrekin batera datorren urtean gauzatzeko egitasmoez eta lehentasunez berba egitea da”. Gaineratu dute askotan proposatutako gaiez eztabaidatzeko gunea zein den argi ez dela egoten eta “batzar hori denen iritzia ezagutzeko eta erabakiak hartzeko gunea” izango dela. “benetan da lagungarria herritarren iritzia eta erabakiak zein diren jakitea udalaren norabidea zehazteko”.
Gehitu dute herritarren batek ideiaren bat buruan edukiz gero garrantzitsua dela batzarra baino lehen udal ordezkariren batengana hurbiltzea, lanketa saioa iritsi orduko beharrezkoa informazioa prestatuta eduki dezan udalak. “Batzarrera gerturatutakoen artean erabakiko dira 2019ko aurrekontuetan jasoko diren egitasmoak eta lehentasunak”.