Ipuinaren Ordua ekimenaren barruan saio berezia antolatu dute Mutrikuko Udal Liburutegian.
Bihar [abenduak 19]
17:00etan hasiko da liburutegian Amaia Arriaran ipuin kontalariaren kontakizuna. Oraingoan, Gabonak datozela eta Maridomingi izango da proagonista. Lau urtetik gorako txikiei zuzendutako kontakizuna izango da, doainik.
Mutrikuko liburutegitik zehaztu dute “Gabonetan ere
ezin direla ahaztu emakumezko pertsonaiak” eta Maridomingiren inguruan ere pasadizo asko daudela kontatzeko. “Olentzeroren inguruko gauzak ezagutzeko beste modu bat da eta istorioez gain, abestiak ere egongo dira kontakizunean”.
Amaia Arriaran ipuin kontalaria. Argazkia: Amaia Arriaran