Pilotari gazteen artean garrantzi handiko txapelketa izaten da Bankoa Credit Agricole-El Diario Vasco txapelketa. Aurtengoa, txapelketa egiten den 27. aldia da eta Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko dira maila desberdinetako finalak
zapatuan 11:00etatik aurrera. Gizaburuagako pilotariak jaialdiko hirugarren partida jokatuko du. Aurretik, emakumeen eta Etorkizuneko pilotarien mailako mutilen partidak jokatuko dira.
Endika Uriondo —erdian— pilotari gizaburuagarra bere senideekin.
Uriondok senior mailako eskuz binakako finala jokatuko du
Eneko Labaka albizturtarragaz batera. Bi gazteek Zubizarreta-Otadui bikotea menderatu zuten Eibarko Astelena pilotalekuan abenduaren 8an jokatutako finalerdian. Partida hura 21eko berdinketagaz zegoela Labakak egindako tanto eder bati esker irabazi zuten,
finalerako txartela lortuz.
Lea Ibarra Motrollo pilota Elkarteko gaztea
“ondo” helduko da zapatuko finalera, “nahiz eta zaila izango dela” aurreikusten duen, “oso gogorra eta lehiatua izango da”. Finalerdietako partidan urduri egon zela aitortu du baina finaaren atariko entrenamenduak ondo ateratzen ari zaizkio. Horrez gain, bikoteak ere
“konfiantza handia” ematen diola zehaztu du; Labaka azken bi urteetako txapelduna da.
Uriondo —ezkerretik lehenengoa— bere kideekin.