Ezezagunek batzokiko fatxadan “PNV zipaio”, “zipaioak hormara” edo “kontuz ibili zipaio” mezuak idatzi dituzte eta “halako jarduerak ez diotela laguntzen ez elkarbizitzari ezta ezberdinen artean eman behar den errespetuari ere” azpimarratu du BBBk. Hori dela eta, eraso horien egileei
exijitu diete, “konponbidea eman beharrean, euskal hiritargoaren gehiengo nagusi batek amesten duen normaltasuna eragotzi baino ez dutelako egiten”.
Bizkai Buru Batzarrak bere babes eta konpromiso osoa ere adierazi dio Ertzaintzari, EAJren izenean. “Ertzaintza polizia integral eta demokratikoa da bai eta gure autogobernuaren parte garrantzitsua ere. Halako mehatxuak erabat onartezinak dira era bereziki orain, sekula bizi beharko ez genituzkeen halako jarduerak gizarte honek erabat baztertu dituenean”.
Lekeitioko udal gobernuak ere herrian zehar agertutako pintadak salatu ditu. Benetako elkarbizitza lortze aldera, udal gobernuak errespetuaren eta bakearen aldeko apustua egiten duela esan dute, “guztionak diren eremu publikoak, eta baita pribatuak ere, errespetatzeko deia eginez”. Gainera, pintadetan agertzen diren mehatxuak “onartezintzat” jotzen ditu udal gobernuak, babes osoa erakutsiz mehatxatutakoei. “Ezinbestean mota honetako ekintzak eta jarrerak behin-betiko desagertu behar dira, udal gobernutik egileei eskatzen zaie mota honetako ekintzak egitea utz ditzatela”, azpimarratu dute.