Mutriku Futbol Taldeko jokalariek eta gainontzeko kideek saldutako txartelek badauzkate dagoeneko zenbaki irabazleak. Lehenengo zenbaki saritua
3.782 izan da eta bere ordezkoa
2.929, bigarren saritua
2.493 eta ordezkoa
3.207 eta hirugarren zenbaki saritua
5.830 eta bere ordezkoa
4.427.
Hiru sari eduki ditu zozketak:
Puente Viesgon (Kantabria) asteburua igarotzeko bi lagunentzako egonaldia, Donostiako
La Perla talasoterapian zirkuitua eta bi lagunentzako bazkaria edo afaria eta Mutrikuko
Pikua jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria.
Mutriku FT. Argazkia: Erik Osa/Leartigol