Herriko merkataritzan kontsumoa suspertzeko helburuagaz
Lekeitioko bonua ekimena jarri dute martxan aurten ere Lekeitioko Udalak, Kitto Merkatari Elkarteagaz elkarlanean. Herritarrek
10 euroko bonua eskuratuko dute, eta bonu horrek
15 euroko balioa izango du erosketak egiterakoan.
Eguzkiñe Arrasate Kitto elkarteko lehendakaria eta Koldo Goitia alkatea ekimena aurkezten.
Guztira 1.200 bonu aterako dituzte, eta
bihartik [abenduak 20] aurrera egongo dira eskuragai Lekeitioko
BBKko orotariko kutxazainean. “Bonu bi lortu daitezke kreditu txartel bakoitzeko”, zehaztu du Eguzkiñe Arrasate Kitto elkarteko lehendakariak. Azaldu duenez bonuak pilagarriak dira, “baina gehienez bi batu daitezke”.
Bonuak
2018ko urtarrilaren 6ra arte (egun hori ere barne) bitartean erabili ahalko dira, ekimenera atxikitako dendetan. Denda atxikita dagoen hala ez jakiteko, dendak erakusleihoan kanpainako kartela izango duela azaldu dute. Herriko denda guztiek parte hartu dezaketela kanpainan jakitera eman du Kitto elkarteko lehendakariak. Horretarako udaletxera jo behar dute izena ematera eta dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute.