Lekeitioko Eskolako LH3ko ikasleek proiektu berezi bat jarri dute martxan Elikagaien Bankuari laguntzeko. Bihotzak egin eta 50 zentimotan saldu dituzte, ez daukanari elikagaiak eskuratzen laguntzeko asmoz. Etxean, familian, lagunartean saldu dituzte bihotzak alde batetik, eta herritar guztiengana ere ailegatu asmoz, postua jarri dute eskolan eta
Santo Tomas egunean ere plazan egongo dira bihotzak saltzeko.
Lekeitioko Eskolako ikasle eta irakasleak eta Elikagaien Bankuko arduraduna bihotzak saltzeko postuan. Argazkia: Marisol Iturraspe
Horrez gain, janari batuketa ere egin dute. Esnea, kakaoa, azukrea, gailetak eta zerealak eraman dituzte eskolara gero, Elikagaien Bankura eramateko. “Gabonetan inor ezer ez falta izatea da ikasleen helburua, eurengandik irten den ekimen baten bidez”, azaldu du Marisol Iturraspe Lekeitioko Elikagaien Bankuko arduradunak. Egitasmoari
Bihotz Zabal jarri diote izena.