Hainbat aldaketagaz dator aurtengo Erregeen kabalgata
Txomin Agirre ikastolak urtero antolatzen duen Erregeen kabalgatak aldaketak edukiko ditu aurten. Alde batetik, Errege Magoak ikastolatik aterako dira urtarrilaren 5ean, 18:00etan. «Erregeak kamioi baten gainean joango dira, eta herritarrok kalejiran ...
Aldaketak, oro har, herrian dibertsitate funtzionala duten umeak daudela kontuan hartuta egin dituzte. «Azken urteetan Latxanbre enparantzan amaitzen zen kabalgata. Baina hara joateko ere ume batzuek ezin dute Zubi Zaharra gurutzatu. Eta beste bide batetik heltzen badira ere, Erregeak taula gainean egoten ziren; umeak Erregeengana joan beharrean Erregea jaisten zen umearengana». Horrek umeen arteko bereizketa egitea suposatzen zuela iritzita, aurten, leku irisgarriago batean amaitzea adostu dute.
Urteak atzera eginda
Eta ez hori bakarrik. Erregeak ez dira altuera handiko agertoki batean jarriko. «Ia-ia behegainearen altueran egongo den oholtzatxo baten ipiniko dira. Hala, ume guztiek arazo barik joan ahalko dute».
Ikastolatik ateratzeari dagokionez, garai bateko ohitura berreskuratu nahi izan dute. «Urteak atzera, ikastolatik ateratzen ziren, eta aurten hori ere berreskuratu nahi izan dugu».