Aurten ere Gabon kontzertua eskainiko du Lekeitioko Musikaia Musika Eskolak. V. kontzertua izango da aurtengoa, eta iaz bezala, Andra Mari elizan izango da emanaldia,
barikuan [abenduak 21],
20:00etan.
220 ikaslek parte hartuko dute kontzertuan, eta Gabon abestiez gain beste estilo batzuetako abestiak ere joko dituztela jakitera eman du Oihana Etxabe Musikaia Musika Eskolako zuzendariak. Aurreratu duenez, alde batetik
Kamara Taldea ariko da bai eta
Zehar Txirula,
Klarinete eta Txistu Taldeak ere. Bestalde,
eskolako txikienek abestuko dute, eta agertokira aterako dira bai eta ere beste koruak:
Koral Txiki, Koral Gazte, Korala eta Kilin Kala Abesbatza.
Argazkia: Musikaia
Amaieran, Josu Salegi Musikaiako irakasleak moldatutako
Hator Hator Gabon abestia kantatuko dute partaide guztien artean.”Sustrai zaharrak dituen abestia da, baina jazz estiloko pintzeladak berneratu dizkio Salegik”, zehaztu du Etxabek.
Gabon kontzertuagaz gain, Santo Tomas azokan ere parte hartuko dute Musikaikoek. Hala, Trikiti eta Pandero Taldekoak alaituko dute azoka. Olentzeroren kalejiran ere parte hartuko dute talde horretako musikariek, Erregeen Kabalgatan, gainera, Banda Txikikoak ere irtengo dira.