Mutrikun jokatuko dute Euskadiko lasto jasotze txapelketa
Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatuta, Euskadiko lasto jasotze txapelketa jokatuko dute Mutrikuko Beheko Plazan, zapatuan [abenduak 22], 13:00etan hasita. Eguraldi txarra egingo balu, Miruaitz frontoian jokatuko dute txapelketa.
Sei parte hartzailek parte hartuko dute txapelketan, eta horietatik bi, Mutrikuko Sokatira Taldekoak dira: Patxi Ituarte eta Jose Martin Bustintza Tubi. Andoni Elizondo, Jon Loiola, Peio Argaia eta BeƱat Amaderen aurka aritu beharko dira plazan. Honakoa izango da kirolariek egin beharreko lana: 45 kiloko lasto fardo bat 7 metroko altuerara jaso beharko beharko dute ahalik eta gehienetan, bi minutuko tartean.