Europako Batasuneko Nekazaritza eta Arrantza Ministroen Kontseiluaren urteko bilera egin zen dute asteon Bruselan, eta bertan 2019. urterako arrantza kuotak adostu dituzte. Hartu dituzten neurrian artean, berdelaren kuota murriztea erabaki dute bigarren urtez jarraian; %20 murriztea agindu dute. Jaitsiera horrek
gogor kolpatu dezake sektorea.
Hasiera batean,
kuota %42 murriztea proposatu zuten zientzialariek, baina azkenean, %20 jaitsi dute, espeziearen harrapaketaren “irizpide sozioekonomikoak eta mendekotasunak” aintzat hartuta. Espainiak %8ko portzentajea dauka, eta hortik Bizkaiko eta Gipuzkoako flotari kuota osoarenĀ %1 gelditzen zaio. Berdela amuz harrapatzen duten baxurako ontziek, gainera, ezingo dute galera hori handiek bezainbeste konpentsatu; ez direlako txitxarrotara itsasoratzen.
Berdelaren kuotaren
jaitsiera kezkagarria dela nabarmendu du Jaurlaritzak. “Euskal arrantza ontzietarako arrantza garrantzitsua delako”. Berdelaren stock bakarra Ipar Atlatikokoa da, eta eta horrek euskal arrantzaleei kalte egingo dio. Adierazi dutenez, ikerketa horiek ez dute kontuan hartzen tokiko egoera, “horrek argitzen du zergatik planteatzen den kuota murriztea gure uretan berdela egon arren”.
Kantauriko legatzaren kuota eta antxoaren harrapaketa kuota bere horretan uztea hobetsi du Bruselak
Euskal arrantza flotarentzat interes handikoak diren
beste zenbait espezie harrapatzeko kuotak, berriz,
handiagoak izango dira datorren urtean: hegaluzearen kuota %10 handitu da; Frantziako kostaldeko legatzaren kuota, %27; Kantauriko zapoaren kuota %5 igo dute; Bizkaiko Golkoko oilarraren kuota %40 igo da; eta ur horietako txitxarroarena %18.
Datuei erreparatuz, aurreko urteotan murrizten joan dira Kantauriko legatzaren kuota, eta aurten, bost urtean lehen aldiz, Europako Batasunak bere horretan utzi du kuota. Antxoaren harrapaketa kuota ere bere horretan uztea hobetsi du Bruselak. Euskal arrantzaleentzako interes berezikoak diren espeziei buruz egin den akordioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak
hainbat alderdi positibo nabarmendu ditu.
Deskarteak egiteko debekua. Urte hasierarekin batera, bestalde, indarrean jarriko da arrantzatzen diren arrainak sailkatu eta lehorreratzeko obligazioa. Hau da, arrain bazterkinak itsasoan botatzea erabat debekatuta egongo da harrapaketa mugatuta dituzten espezietan (59ra igo da babestutako espezien kopurua), eta sareetan harrapatutako arrain guztia porturatu beharko dute.
Porturatu egin beharko dituzte arrain txikieneak ere, baina ezingo dituzte saldu giza kontsumorako. Arrantzaleak behartuta egongo dira nahi ez arren arrantzatutako espezie guztiak sailkatu eta lehorreratzera. Behin lehorreratuta, portuan erregistratu egin beharko dituzte baztertutako arrainak.
Arrantza Ministroen bileran proposatu da “
Itoguneko espezieen kuota banku” moduko bat sortzea, arrantza ontziek kuota nahikoa duten espezieak arrantzatzen jarraitu ahal dezaten eta kuotarik ez duten espezie horietatik arrantzatzen dutena “kuota banku” horren kontra zenbatu dezaten.