Formatu handiko Gabonetako saioa eskainiko du gaur Tarinek, Berriatuan
Emanaldia 18:30ean hasiko da, Mendibarren frontoian; ordubete inguru iraungo du. Tarinekoek taldeka eskainiko dituzte abestiak. 80 ikasle eta irakasle inguru ariko diraMarkina-Xemein eta Berriatuko Tarine udal musika eskolak urteroko Gabonetako emanald...
Emanaldia 18:30ean hasiko da, Mendibarren frontoian; ordubete inguru iraungo du. Tarinekoek taldeka eskainiko dituzte abestiak. 80 ikasle eta irakasle inguru ariko dira
Markina-Xemein eta Berriatuko Tarine udal musika eskolak urteroko Gabonetako emanaldia eskainiko du gaur, 18:30ean, Berriatuko Mendibarren frontoian. Aurreratu dutenez, emanaldia formatu handikoa izango da, eta 80 ikasle eta irakasle inguruk parte hartuko dute.Ikasleek taldeka parte hartuko dute emanaldian. Hala, hizkuntza musikalekoak, kamara talde ezberdinak, Isura taldea, konboak, Trikipand taldeak… parte hartuko dute. «Estilo askotako abestiak eskainiko ditugu. Hori bai, egiten dugun guztiak Gabon ikutua edukiko du. Azken finean, ez da gauza bera udaberrian emanaldi bat egitea edo Gabonetan egitea». Eta urtero egin modura, berrikuntzaren bat edo beste ere egongo dela esan dute.
Markina-xemeindarrek bigarren urtez parte hartuko dute Tarineren Gabonetako emanaldian. Izan ere, Tarine duela bi urte hasi zen Markina-Xemeinen ere eskolak ematen. «Ostera antzean, Berriatuan beti egin izan dugu Gabonetako emanaldia».
Gonbidapena
Ordubete inguruko saioa izango da. «Talde bakoitzak abesti bat baino gehiago eskainiko ditu, eta emanaldia Gabon zorionak abestiagaz amaituko dugu; Gabonetako emanaldiak beti amaitzen ditugu abesti horregaz». Ikasleei ere horrela amaitzea gustatzen zaiela esan dute. «Frontoia ilun-ilun dagoela, abesti hori linternekin eta dantzan egiten dute ikasleek, eta asko gustatzen zaie».
Tarinekoek emanaldia ikustera joateko gonbitea egin nahi izan diete herritarrei.