Bizkaiko goma gaineko sokatira txapelketako finalak jokatuko dira zapatuan [abenduak 22] Ispasterko frontoian. Murueta, Gaztedi emakumezkoak, Gaztedi gizonezkoak eta Abadiño taldeak igoko dira goma gainera indarrak neurtzeko.
18:00etan hasiko dute norgehiagoka.
Mendatan hasi zen jokoan Bizkaiko Txapelketa. Horretan, hurrengo sailkapena geratu zen: lehenengo Gaztedi A 4 puntugaz, bigarren Murueta 3 puntugaz, hirugarren Gaztedi B 2 puntugaz eta laugarren
Abadiño puntu bakarragaz.
Abenduaren 15ean lehiatu zen
Muruetan bigarren jardunaldia. Gaztedi nagusitu zen orduan, mutilekin lenengo postua lortuz eta neskekin bigarrena. Ostean, Murueta, Abadiñoren aurretik. Azken egunerako sailkapena horrela dago, beraz:
- Gaztedi gizonezkoak 8 puntu
- Murueta / Gaztedi emakumezkoak 5 puntu
- Abadiño 2 puntu
Taldeen pisaketak
16:30etatik 17:00etara izango dira.