Lekeitioko Azkue Ikastolak antolatuta
Mugak Kolpeka eta Saltoka kirol jaialdia egongo da zapatuan [abenduak 22] Santi Brouard kiroldegian.
18:00etan hasiko da jaialdia pala partidagaz, eta eskupilota partidak eta bizikleta trail erakustaldiak biribilduko dute kirol ekimena.
Leire Etxaniz eta Olatz Arrizabalaga II. Emakume Master Cup-eko partida jokatzen Gasteizko Ogetan. Argazkia: Arabako Euskal Pilota Elkartea
Beitia-Anitua eta Aranburu-Arrizabalaga bikoteek jokatuko dute gazte mailako partida. Ondoren,
Olatz Arrizabalaga Emakume Master Cupeko txapedun gernikarra jokoan ikusteko aukera edukiko dute pilotazaleek.
18:30ean hasita, nagusien mailako eskupilota partida jokatuko du Arrizabalagak Ruiz De Infantegaz bikotean. Aldai eta Aldai izango dituzte aurkari.
Azkenik, Txinako 2018ko Munduko Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen
Irene Caminos tolosarraren bizikleta trail erakustaldia egongo da
19:15ean.