Etengabeko joan-etorria egon da gaur [abenduak 21] goizean Lekeitioko Independentzia plazan. Santo Tomas Azokak bisitari ugari erakarri ditu, eta mugimendua goizetik hasi bada ere, urtero modura, 12:00etatik aurrera hasi da jende gehiago hurreratzen postuetara.
Indabak, ortuariek eta sagarrak eragin dute batez ere erosleen interesa. 13 eurotan egon dira indaba gorria zein beltza, errege sagarrarenĀ kiloaren batez besteko prezioa 4,50 euro inguruan egon da eta tipula gorria 3 eurotan saldu dute postu batean zein bestean. Danetara, salmenta zuzeneko 38 postu egon dira aurten plazan, iaz baino bi gehiago, eta euretako 15 Lea Artibai eskualdekoak izan dira. Urtero modura ortuari eta fruta ataleko mahairik onenaren saria eman dute, eta beste urte batez, Xemeingain baserriko Alejandro Arrieta markina-xemeindarrarentzat izan da saria.
Ekoizleak “gustura” agertu dira salmentekin. Lekeition, orokorrean, eguerdirantz hasten direla salmentak azaldu dute, baina gaurkoan “goizetik eduki dutela martxa ona”, zehaztu du Arrietak. Gelditu barik egon dira erosleak hurreratzen postuetara.
Etxe abereak. Lea-Artibaiko abeltzainen etxe abereek ere eduki dute lekua azokan. Plazako eskaileren ondoko sokan lotuta egon dira handiak: behi, idi, asto eta zaldiak. Erdirago untxi eta oiloak, eta Paskual Abaroaren monumentuaren aurreko aldean kokatuta egon dira txerriak, ahuntzak eta ardiak.
Ikusi, erosi, baina zer edo zer hartzeko bilgune ere izan da azoka. Kontzijopean egon den AEKren txosna aurrean ilarak egin dira eguerdian taloak erosteko, eta herriko eskoletako postuek ere arrakasta handia eduki dute.
Isuntza Arraun Elkarteak ere urteroko txahalaren zozketa egin du. Zenbaki saritua 16.086 izan da, ordezkoa, berriz, 12.493.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.