Bermeoko 2019ko udal aurrekontua iazkoa baino 1,7 milioi euro handiagoa da
EH Bilduren aldeko botoekin, Guzanen aldeko boto bategaz eta abstentzio bategaz eta EAJren abstentzioagaz onartu dute; Izartu kontra bozkatu du. Iriste erraztasuna lehenetsiko duteBermeko Udalak 18,7 milioi euroko aurrekontua onartu zuen 2019rako, aben...
EH Bilduren aldeko botoekin, Guzanen aldeko boto bategaz eta abstentzio bategaz eta EAJren abstentzioagaz onartu dute; Izartu kontra bozkatu du. Iriste erraztasuna lehenetsiko dute
Bermeko Udalak 18,7 milioi euroko aurrekontua onartu zuen 2019rako, abenduan egindako osoko bilkuran. Udal ordezkariek zehaztu dutenez, joan den urteko aurrekontua baino %10,3 handiagoa izango da aurtengoa, 1,7 milioi euro handiagoa, hain zuzen ere.Aurrekontua EH Bilduren aldeko botoekin, Guzanen aldeko boto bategaz eta abstentzio bategaz eta EAJren abstentzioagaz onartu zuten. Izartuk, aldiz, kontra bozkatu zuen. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak azaldu zuenez,Bermeo sozioekonomikoki indartzea, desoreka sozialei aurre egitea, herritarren bizi kalitatea hobetzea, Bermeoren eraldaketa, herritar guztiak herriko kulturaren parte eta jabe izatea eta kudeaketa gardena eta parte hartzailea dira aurrekontuak dituen ardatz nagusiak.
Herriko mantenua eta Zarragoitxi, Itxasbegi eta Ondarraburu kaleetako irisgarritasuna hobetzea dira aurrekontuan lehentasuna duten arloak, alkatearen berbetan. Izan ere, «garbitasuna eta herriaren irudia udalaren helburu garrantzitsuak» dira. Helburu horiek bermatzeko «garbitasuna hobetzeko zerbitzuak, lorategi eta gune berdeen irudia hobetzea, auzoen zaintza edota herriguneetan hobekuntzak» egingo dituztela zehaztu zuen Bidegurenek.
Ekonomia indartu
Arlo ekonomikoa sustatzeak ere berebiziko garrantzia izango duela nabarmendu zuen Bidegurenek. Hori egiteko, Bermeo Tuna World Capital proiektua bultzatuko dute, eta horregaz batera, merkataritza, enplegua eta turismoa ere bultzatuko dituzte. «Garapenerako ekimenak martxan jarriko ditugu, eta Bermeoko udal azokaren egoera hobetzen jarraituko dugu: Alde Zaharreko merkataritza sustatzeko programa landuko dugu, eta merkatari, ostalari eta enpresen lehiakortasuna sendotzeko dinamizazioagaz jarraituko dugu», azpimarratu zuen. Gainera, herriko merkatal guneak sustatzeko aparkaleku birakaria jartzea aztertuko dute.
Kirola ere apustu garrantzitsua da udalarentzat. Araneko kiroldegiari dagokionez, gimnasioa handitzeko proiektua aztertuko dute. Gainera, bizikletak garbitzeko gunea sortu, igerilekuan hobekuntzak egitea aztertu eta futbol zelaian belar artifizialdun zelaia jarriko dute.
Beharrezko aurrekontua
Aritz Abaroa EAJko bozeramaileak jeltzaleen erabakiaren berri eman zuen. Haren berbetan, «erantzukizun osoz» jokatu dute, «Bermeok gestiorako tresna hori izan dezan». Azaldu zuenez «EAJtik gauzak erraztu gura ditugu gure herriak aurrekontua edukitzeko eta era berean Bermeoren etorkizunerako proiektu baten oinarriak ezartzen laguntzeko». Bermeok «blokeatuta jarraitzea ez dutela onartuko» azpimarratu zuen Abaroak: «Herriak aurrera egin behar du, eta horretarako aurrekontu proiektu bat behar-beharrezkoa da. Hori guztiori kontuan izanik dator gure abstentzioa».