Kresaletatik bildumaren lehen lana argitaratu du historialari lekeitiarrak: 'Lekeitio, idatziak eta irudiak: 1325-1884'. Urte tarte horretan Lekeitiori buruz idatzi, kontatu edo irudikatu dena bildu du lanean Iturbek.
Olentzero eta Mari Domingi zakua opariz gainezka ailegatuko dira. Opor sasoi berezienean eta magikoenean aspertzeko aitzakiarik ez da egongo.
Bizkaiko eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuek egindako janari bilketako emaitzak ez dira espero bezain onak izan. Lea-Artibaiko herriek eta Mutrikuk ere parte hartu zuten bilketan.
Lekeition eta Mutrikun azokak egongo dira. Ziortza-Bolibarren herriko jaiak dituzte, eta Ondarroan San Tomas eguna ospatuko dute.
Nesken finala eta mutilen lehen eta bigarren mailetako finalak lehiatuko dira. Berriatuko, Mutrikuko, Etxebarriko eta Markina-Xemeingo pilotariak daude finaletan. Barikuan hasiko dira jaialdiari lotutako ekimenak.
Zapatuan Alamedan egingo den jaialdiak bi helburu ditu. Alde batetik, herriko emakumeek egindako adirazpen adierazpen artistiko ezberdinak oholtza gainean jarri nahi dituzte, eta bestetik, indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeen egiaren aitortza aldarrikatu nahi dute.
Aimar eta Laduche sailkatu dira lehen jardunaldietan finalaurrekoetarako, eta Olha eta Lopez izango dituzte aurkari. 21:00etan hasiko dira barikuko [abenduak 20] partiduak.
Jokin Gabiola eta Aimar Beato tronpetako Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrarako probetara aurkeztu dira, eta Maren Seijo bateriakora, eta hirurek gainditu dituzte probak.
Herritarren arteko ezagutza eta harremanak sustatzeaz gain, aurrera begira aniztasunaren kudeaketarako urratsak ematen jarraitzeko iritziak partekatzeko helburua dauka udalak.
Domekan Bankoa Credit Agricole-EL DIARIO VASCO torneoaren finala jokatuko du IƱaki Elola aurrelari bidaniarragaz bikotea osatuta. Abenduaren 31an, berriz, Olazar Txapelketaren finala dauka.
Abenduaren 24ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean arratsaldez egingo dituzte saioak. Sari orokorrez gain, Lea-Artibaiko hiru onenak ere sarituko dituzte.
Haize ufada gogorrek Olazarra-Mizkia jauregiko lauzpabost teila bota dituzte lurrera. Herritarren segurtasuna bermatzeko itxi egin dute kalea.
Mutrikuko udal ordezkariek jakitera eman dutenez, 2020 helburu nagusiak finkatzeko bilera irekia egingo dute eguenean [abenduak 19], 19:00etan, Zabiel kultur etxean.
Arrazoiak oraindik argitzeke daude. Garabiaren laguntzagaz atera dute.
Martxa motza (9,5 kilometro), erdikoa (14 kilometro) eta luzea (21 kilometro) egongo dira aukeran. Egunean bertan izena eman behar da, 08:00etan.