
Rebeka Jaio: "Maiatzerako bidaiatzeko aukerak zabalduko direla uste dut"
Pandemiaren eraginez bidaia agentzia itxi eta beste lan bat bilatu behar izan zuen Jaiok. Orain berriro zabaldu du, eta duela 13 urte baino ilusio handiagoa daukala dio.

Lekeitiar bat hil da Bermeoko Gaviota plataforman gertatutako lan istripuan
Lan istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute Lekeition. Sindikatuen zenbaketaren arabera, 2021ean lanean hil den hamabigarren behargina da.

M-8: "Arduraz jokatuta" kalera ateratzea "beharrezkoa" dela diote Mugimendu Feministek
Pandemiaren eraginez emakumeen prekarizazioa handitu egin dela diote. Hona hemen Lea-Artibai eta Mutrikun antolatu dituzten ekintzak, herriz herri eta egunez egun.

DemaSA lehiaketa irabazi du Aiert Goenagaren eta Asier Riveraren 'Fail' lanak
Epaimahaiak esan du film laburra gauza askorengatik gustatu zaiela: "Nondik abiatu duten ideia, teknika, umorea, hizkuntza nola baliatu duten...". Lan "originala" dela diote, eta atzean "lan handia" dagoela nabaritzen dela gaineratu dute.

Agurne Gaubeka: "Erakunde publikoek euskara babesteko betebeharra daukate"
Behatokiko zuzendariaren esanetan, eremu eta herri oso euskaldunetan kexak ugaritu dira koronabirusaren pandemiagatik, «informazioa gaztelaniaz jasotzen zutelako».

Azaleko minbizia prebenitzeko kanpaina Ondarroara eta Markina-Xemeinera ailegatuko da
Ondarroan eguenean [uztailak 9] egongo dira, eta hilaren 15ean Markina-Xemeinen.

EAEn aldi baterako erregulazio txostenen eraginpean egon direnen erdiak jarraitzen du egoera horretan
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %2,22 egin du gora lan bila ari direnen kopuruak; apirilean baino 3.072 langabe gehiago daude.

Jaurlaritzak herritarren jarrera jasangarriak bultzatzeko sentsibilizazio kanpaina abiarazi du
Ohiturak sustatzea dute helburu kanpainagaz: bizikleta eta garraio publikoa gehiago erabiltzea, iraunkortasun luzeagoko produktuak fabrikatzea, jantziak berrerabiltzea, hondakinak behar bezala bereiztea...

Jaurlaritzak 15 milioi euro bideratuko ditu turismo, merkataritza eta ostalaritzara
Funtzionamendurako ohiko gastuak izango dira diruz lagunduko dituztenak. Laguntzak orain arte ezarri diren laguntzen osagarriak direla aipatu dute, eta bi zatitan banatuko dituzte

COVID-19aren gailurrari aurre egiteko hartutako lau arau indargabetu ditu Osasun Sailak
Esan dutenez, egoeraren bilakaera ikusita hartu dute martxoan eta apirilean onartu zituzten ezohiko lau neurri indargabetzeko erabakia. Besteak beste, azoken eta hileten debekuak indargabetu dituzte.

Arkaitz Goiekoetxea: "Agian, lehengo ohitura guztiek aurrerantzean ez dute balioko"
Lea-Artibain eta Mutrikun COVID-19agaz kutsatutako positiborik ez daukan herri bakarra da Munitibar. Goikoetxeak herrian bizi duten errealitatearen berri eman du.