Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hasi dira parke bio-osasungarriei buruzko saioak

Ispaster, Munitibar eta Ondarroa ari dira parte hartzen Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimenean.

Gaur goizean Ondarroan egin duten saioa
Olaia Zabalondo Dominguez
Ispaster,Munitibar,Ondarroa
2021/05/05

Herri bakoitzean, denetara, zortzi saio egingo dituzte; prestatzaile espezializatuen gidaritzapean egiten dituzte, eta doakoak dira. Taldeak osatuta egon arren, interesa duten herritarrek udaletxeetan izena eman dezakete. Saioak ordubete ingurukoak dira, eta osasun protokoloak kontuan hartuta lan egiten dute.

Ekimena gaur [maiatzak 5] abiatu du Ondarroan; bederatzi emakumek parte hartu dute lehenengo saioan. Euria ari zuenez, saioa ezin izan zuten herrian dauden bi parke bio-osasungarrietako batean egin. Horren ordez, kiroldegi barruko gela batean batu dira, aterpean. Ispasterren, berriz, bihar [maiatzak 6] 11:30ean egingo dute lehenengo saioa. Munibarren zer edo zer beranduago hasiko dira; maiatzaren 20an egingo dute lehenengo saioa.

Ekimen horren bidez, aldundiak parke bio-osasungarrien erabilera bultzatu gura du. Hala, teknikariek ariketak egiteko makinak zelan erabili behar diren azalduko diete herritarrei. Helburuak honakoak dira: Parke bio-osasungarrietan kirol-praktika segurua sustatzea, pertsonengan autonomia sortzea kirol-praktika osasungarrria egin ahal izateko, eta batez ere, arlo kardiobaskularra, indarra eta mugikortasuna lantzeko ariketetan oinarritutako kirol-ohitura sortzea. Ariketak erregulartasunez egitea onuragarria da sistema immunologikoa indartzeko, gaixotasunen prebentziorako eta sintomak arintzeko.

SAIOEN DATAK HERRIZ HERRI

  • Ispaster. Saio guztiak 11:30ean egingo dituzte.
    • Maiatzak 6 eta 13.
    • Ekainak 3 eta 10.
    • Irailak 9 eta 16.
    • Urriak 7 eta 14.
  • Munitibar. Saio guztiak 12:00etan egingo dituzte.
    • Maiatzak 20 eta 27.
    • Ekainak 17 eta 24.
    • Irailak 23 eta 30.
    • Urriak 21 eta 28.
  • Ondarroa. Saio guztiak 12:00etan egingo dituzte.
    • Maiatzak 5 eta 12.
    • Ekainak 2 eta 9.
    • Irailak 8 eta 15.
    • Urriak 6 eta 13.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.