Espainiako Nekazaritza eta Arrantza Ministerioaren proposamenari alegazioak aurkeztuko dizkiete. Arau berriak hainbat aldaketa eragingo lituzke; besteak beste, arrantzale bakoitzak egunean arrantzatu ahalko lukeen gehienezko hegaluze kopurua bostetik hirura jaitsiko litzateke.
Txosten bat prestatu du Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 10ean indarrean jarri nahi duen dekretuari buruz, eta kontra agertu da zenbait puntutan. Bilerak lau lagunera mugatzea, aldiz, legezko ikusten du.
Ondarroako Udaleko LABeko atal sindikalak "babesa eta elkartasuna" adierazi diete langile erasotuei; jasandako erasoa ez dela lehenengoa diote.
Aditu batzuek diote legedi arruntak helduleku juridiko nahikoa ematen dizkiela erkidegoei beharrezkoak diren neurri murriztaileak hartzeko. Besteek diote alarma egoerarik gabe, administrazioek ez dutela gaitasunik edukiko indarrean dauden hainbat neurri murriztaileri eusteko.
Argiteria jartzen ari da orain udala, eta hamabost egun barru futbol zelaia eraberritzeko obren lehen faseko lanekin hasiko dira.
Indarrean dauden osasun eta mugikortasun neurriak kontuan hartuz, deialdiak herriz herri egin ditu oraingoan herri plataformak. Ez dute nahi gaia ahanzturan gera dadin.
Ispaster, Munitibar eta Ondarroa ari dira parte hartzen Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimenean.
Domekan [maiatzak 9] Karraspion jokatuko duten txapelketa Euskadiko Koparen 1. proba ere izango da. Bost kategoriatan banatuta, 40 bat parte hartzaile ariko dira lehian.
Atzo [maiatzak 4] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Ondarroa (4), Etxebarria (1) eta Lekeitio (1). Ondorioz, Etxebarriak daukan intzidentzia tasa 135 puntu igo da, eta gaur 1.208,05eko tasa dauka. Lurraldeei dagokienez, azken asteetako joera aldatu egin da, eta hiru lurraldeetako tasak jaitsi dira.
Etxelilako erabiltzaileei saioan parte hartzeko dei berezia egin diete. Parte hartzeko interesa dutenek izena emateko aukera zabalik daukate.
Gaur gaurkoz Lea-Artibaiko hamabi turismo eragile daude zerrendan.