Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bizkaiko txapeldunak erabakiko dira Dzanga Kayaksurf Txapelketan

Domekan [maiatzak 9] Karraspion jokatuko duten txapelketa Euskadiko Koparen 1. proba ere izango da. Bost kategoriatan banatuta, 40 bat parte hartzaile ariko dira lehian.

Parte hartzaile bat III. Dzanga Kayak Surf txapelketako olatu bat hartzen. Argazkia: Dzanga
Aintzina Monasterio Maguregi
Mendexa
2021/05/05

IV. Dzanga Kayaksurf Txapelketa jokatuko dute domekan [maiatzak 9] Mendexako Karraspio hondartzan. Bizkaiko Txapelketa egongo da jokoan, eta horrez gain, Euskadiko Koparen 1. proba ere izango da. Aipatu koparen gainontzeko probak Sopelanan, Bakion, Zarautzen eta Donostiako Zurriolan egitea aurreikusita dago.

09:00etan hasiko dira lanean domekan [maiatzak 9], eta 15:30ak bitartean 23 txanda egingo dituzte: “Tarte horretan gelditu gabe egon beharko dugu, jende asko egongo garelako, manga dezente egongo dira”.

Bost kategoria egongo dira. Kategoria nagusia den OPENaz (18 urtetik gorakoena) gain, junior, kadete, master (40 urtetik gorakoak) eta grand master (50 urtetik gorakoak) kategorietan banatuta, guztira, 40 bat parte hartzaile egongo dira txapelketan.

Apirilaren azken asteburuan lehiatzekoak ziren txapelketa, eta itsasoaren baldintzengatik bertan behera utzi zuten, olatu gutxi zeudelako, baina, oraingoan aurreikuspenak onak dira, eta beraz, baldintza egokiak egotea espero dute: “Olatuak ematen dituzte, eta espero dugu aurreikuspena horrela mantentzea. Baldintza nahiko onak daude, itsasoak indarra daukala jartzen du eta nahikoa ordenatua egongo dela dirudi, periodoa –olatuak zenbatero etortzen diren–nahikoa altua da”.

Antolatzaileek babesleei eskerrak eman dizkiete, eta herritarrei Karraspiotik pasatzeko gonbidapena luzatu dute: “Asko joaten dira Karraspiorantz paseatzera eta jendea animatu dadila ikustera”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.