Unin jokatuko den EPELen jaialdiko sarrerak barikuan egongo dira eskuragai
Markina-Xemeingo Esku Pelota Taldeak eta Udalak antolatuta urtarrilaren 26an Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan jokatuko den EPELen Eskuz Binakako Txapelketako partidarako sarrerak salgai egongo dira partida aurreko bariku guztietan frontoiko leihatilan...
Beste behin ere, herriko pilotaria ekarri nahi izan du eskupilota taldeak. Horrela, Urrutikoetxea-Aretxabaleta eta Artola-Mariezkurrena II.ren arteko norgehiagoka ikusteko aukera edukiko dute pilotazaleek. Aurretik, promozio mailako txapelketako azken laurdenetako partidak jokatuko dira Agirre-Salaberri eta P. Etxeberria-Garmendia bikoteen artean.
Sarrerak 15 euro, 20 euro eta 25 eurotan egongo direla aurreratu dute antolatzaileek. Bariku honetan 18:00etatik 20:00etara egongo da leihatila zabalik; azken bariku bietan eta partida egunean, berriz, 16:30etik aurrera. Hilaren 26ko pilota jaialdia 17:45ean hasiko da.