Herritarren Arreta Zerbitzu berria jarriko du martxan udalak
Datorren astelehenean hasiko da martxan zerbitzu berria. Herritarren eta udalaren arteko hartu-emanetan erreferentziazko puntua izatea du helburuDatorren astelehenetik aurrera herritarrei zuzendutako zerbitzu berria eskainiko du Markina-Xemeingo Udalak...
Datorren astelehenean hasiko da martxan zerbitzu berria. Herritarren eta udalaren arteko hartu-emanetan erreferentziazko puntua izatea du helburu
Datorren astelehenetik aurrera herritarrei zuzendutako zerbitzu berria eskainiko du Markina-Xemeingo Udalak. Herritarren Arreta Zerbitzuak (HAZ) Markina-Xemeingo biztanleen eta udalaren arteko harremanetarako erreferentziazko puntua izatea du helburu, udalagaz lotutako tramiteak gauzatzeko, dokumentazioa aurkezteko edota informazioa jasotzeko.HAZ bulegoa udaletxeko beheko solairuan egongo da, eta herritarrek bertan egin ahal izango dituzte udalagaz lotutako izapideak eta kontsultak. «Udal administrazioa modernizatzeko eta hau herritarrei hurbiltzeko asmotan sortu da HAZ, herritarrei zerbitzu pertsonalizatua, eraginkorra eta erosoa eskainiz, tramiteak leku bakar batean zentralizatuz eta udaletxeko barruko joan-etorriak saihestuz».
Era askotako tramiteak egin ahal izango dituzte herritarrek bulego berrian: biztanleen errolda: altak, datu aldaketak, ziurtagiriak; lizentzia eta baimenak: obra eskaerak aurkeztu eta baimenak jaso; tasak eta zergak ordaindu; ordainagiriak helbideratu; diru laguntza eskaerak aurkeztu; udal material eta instalazioak erreserbatu; hilerria: zerbitzuen eskaerak eta ordainketak egin; hitzorduak lotu alkate edo udal teknikariekin; izen emateak orotariko ekintza eta lehiaketetan; hondakinak biltzeko sistema: txartel eta materialen eskaerak; bestelako orotariko eska- erak: ortu publikoa eskatzea, merkatuan postua jartzea, animalia arriskutsuak erregistratzea, ezkontza zibila udaletxean egitea, dokumentuak konpultsatzea; edozein tramiteri buruzko kontsultak.
Hainbat bide
Arreta zerbitzua jasotzeko bide ezberdinak edukiko dituzte herritarrek: udaletxeko beheko solairuko bulegora joanda, 94-616 74 54 telefono zenbakira deituta, udala@markina-xemein.eus helbide elektronikora idatzita edota telematikoki www.markina-xemein.eus webgunearen bidez. Aurrez aurreko arretari dagokionez, aurrerantzean bulegoak ordutegi zabalagoa izango duela jakitera eman dute; astelehenetik barikura 08:15etik 14:30era egongo da zabalik.