Urtarrilaren 31 baino lehen eskuratu beharko da TAO txartela
Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman duenez, TAO txartelaren ordainketa helbideratuta daukaten gernikarrek urtarrilaren 31ra arteko epea daukate beraien egoiliar txartela jasotzeko.Orain arte urtearen hasieran egin legez, interesatuek erakundeak Gernik...
Orain arte urtearen hasieran egin legez, interesatuek erakundeak Gernika-Lumon daukan bulegora joan beharko dute txartela eskuratzeko; bulego hori IƱigo Lopez de Haro kaleko 6. zenbakian dago.
Aurtengo TAO txartelak jasotzeko ordutegia astelehenetik zapatura bitartekoa da. Astelehenetik eguenera bitartean, 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era egongo dela horiek eskuratzeko aukera zehaztu du Gernika-Lumoko Udalak. Barikuetan eta zapatuetan, berriz, 09:30etik 13:30era jaso ahalko dira txartelok bulegoan.
Gainera, gaiari buruzko informazio edo argibide gehiago nahi izanez gero, 94-625 73 19 telefonora deitu ahalko da. Besteren artean, noiz eta non aparkatu daitekeen zehaztuko diote erabiltzaile bakoitzari.
Otsailean, isunak
Urtarrila bukatuta, otsailaren lehenengo egunetik aurrera TAO guneetan aparkatutako autoek ezinbestean 2019ko eranskailua jarrita eduki beharko dutela gogorarazi dute udaleko arduradunek. Hori horrela egin ezean, txartela jarrita ez duten egoliarren ibilgailuei isuna ipiniko dietela azaldu dute.