Beikozinik martxoan eta apirilean ere 'Kabareta 2 txu' eskainiko du
Beste behin ere, Ondarroako Beikozinik ekoitzitako Kabareta 2 txu marka guztiak hausten ari da. Hala, eta herritarren eskaerei erantzunda, martxoan eta apirilean ere ikuskizuna ikusteko aukera egongo dela iragarri eta sarrerak salgai jarri dituzte; hir...
Martxoaren 1ean eta apirilaren 5ean eta 6an eskainiko dituzte emanaldiak, 21:30ean. Sarrerak Beikozinin bertan daude salgai, baina kanpotik datozenek telefonoz deituta lortu ahal dituzte: 619 42 49 74. Sarrerak 45 euro balio ditu (afaria eta ikuskizuna).
Saioa, arrakastatsua
Abenduan hasi ziren ekoizpen propioko ikuskizun berriagaz. Emanaldi guztietarako sarrera guztiak agortu eta gero, urtarrilean ere saioak eskaini zituzten. Eta horretan ere sarrerak agortu egin ziren. Otsaila hasierarako beste bi saio iragarri zituzten, eta egun gutxitan sarrerak agortu egin ziren. Sarrerak berehala saltzen direla ikusita, Beikozinik ikuskizuna apirilera arte luzatzea erabaki du.