Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

«Bilduma bat egin nahi nuke Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera»

Getaria, Orio, Pasaia eta Hondarribiako abesbatzak asmo berarekin batu ditu musikari mutrikuarrak 'Biga' lanean: euskal kantu herrikoiak bigarren bilduma batean batzea.Duela bi urte kaleratu zuen Baga, itsas ertzeko euskal soinuak lana Axular Arizmendi...

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2019/01/10

Getaria, Orio, Pasaia eta Hondarribiako abesbatzak asmo berarekin batu ditu musikari mutrikuarrak ‘Biga’ lanean: euskal kantu herrikoiak bigarren bilduma batean batzea.

Duela bi urte kaleratu zuen Baga, itsas ertzeko euskal soinuak lana Axular Arizmendi musikari eta ekoizle mutrikuarrak, eta, orain, kresalak zipriztindutako Biga, itsas ertzeko euskal doinuak lanarekin dator esku artean.

Oraingoan ere kostaldeko herriak aukeratu dituzu.

Proiektu honen gakoa Euskal Herriko kostaldeko marinel herriak batzea da. Eta poliki-poliki galtzen ari diren kanta historiko horiek berreskatu nahi izan ditut bilduma batean, etorkizunerako ere jasota lagatzeko; hori izan da nire asmoa.

Noiz hasi zinen bigarren proi- ektu honekin?

Ia urte bat eman dugu lanean. Proiektu hau guztia koordinatzea ez da batere erraza. Bilerak egin behar dira udalekin, herriko abesbatzak aktibatu, kantuak adostu, eta horiek denak orkestraziorako moldatu behar izan ditu Ramon Perez Laspeñasek… Azkenean, 500 pertsonatik gora izan dira Biga-n parte hartu dutenak, eta horrek denak koordinatzeak ere lana dakar. Nik, egia esan, asko gozatu dut lan hau egiten. Proiektuan parte hartu duten herritarrek, izan ere, ilusio eta gogo handia ipini dute kantatzerako orduan.

Lau herri batu dituzue kantuan, zenbat kantu abestu ditu bakoitzak?

Aurrekoan egin modura, oraingo honetan ere hamabi kantu jaso ditugu bilduman; herri bakoitzak itsasoarekin edo arrantzarekin zerikusia duten hiru euskal kantu herrikoi aukeratu ditu.

Zeintzuk?

Oriotarrek Balearen bertsoa, Arrantza eta Bertso txiki bat aukeratu dituzte; getariarrek A Getaria, Gora Elkano eta lau bat kantuz osaturiko Pupurria; hondarribiarrek Arraunak bizkarrian, Agur Hondarribi eta Azken portuan, eta pasaitarrek, azkenik, San Pedro bodegoia, Arraunlariak eta Zortziko de las bateleras.

Orkestrazioari dagokionez, zelan egin duzue?

Digitalki egin dugu orkestrazio guztia, filmetako soinu banda baten itxura emanez. Estudioan instrumentu batzuk soltean grabatu baditugu ere, gehiena digitalki sortu da programa oso sofistikatu baten bidez. Ramon Perez Laspeñasek filmetako soinu bandak sortzen ditu, eta bigarren lan honetan ere bera arduratu da horretaz.

Kantuak biltzeaz gain, ikus-entzunezkoa ere jaso duzue.

Kostaldeko kantu ondareari buruzko erreportaje bat ere jaso nahi izan dugu. 50 minutuko dokumentala egin du Eneko Elezgarai mutrikuarrak. Bertan, lau herrietako hainbat herritarrek parte hartu dute. Besteak beste, marinelak izandakoak, udal kultur teknikariak… prozesuan parte hartu duten jendeak parte hartu du dokumentalean. Herri bakoitzari buruzko hainbat zehaz- tapen, itsasoan bizitako bizipen berri, kantei buruzko hainbat datu, kantu horrek zer suposatzen duen herriarentzat eta noiz kantatzen den jaso ditugu beste kontu askoren artean.

Lana non lortu daiteke?

Argitalpen mugatua izan da; herri bakoitzean 500 bilduma banatu dira. Guztira, 2.100 kopia egin dira, horietatik 100 Mutrikun saldu dira. Izan ere, Baga-n parte hartu zuten askok bazuten lan hau ezagutzeko interesa eta. San Tomas azokan saldu ziren ale batzuk, baina, oraindik, Aparra jantzi dendan aleren bat edo beste eros daiteke.

Bigarren lan honen atzetik hirugarrenik etorriko al da?

Laster Donostiako udal ordezkariekin hasiko gara berbetan, eta gure asmoa datorren urtean Higa Donostian grabatzea da. Hiriburuen kasuan, bilduma osoa bertako kantuez osatuko dugu. Aurrera begira, Iparraldeko herri batzuk batu nahi nituzke Laga bilduma osatzeko. Ondoren, Busturialdeko kostaldeko herri garrantzitsuenak hartu- ta, Boga egin nahiko nuke. Azkenik, Bilborekin bukatu nahiko nuke Sega lana. Hori da nire asmoa aurrera begira; proiektu honen bidea hori izango litzateke, baina ikusi egin beharko da ea zer ahal dugun lortu. Proiektuaren bukaeran, berriz, aurreko proiektuetan parte hartu duten herri guztiak batu nahi nituzke. Bilduma bat egin nahiko nuke Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera eta Euskadiko orfeoi profesionalarekin. Horixe da nire ametsa.

Lan horiek guztiak egitea noiz bururatu zitzaizun?

Baga kaleratu ondoren proiektua jende askori gustatu zitzaiola ikusi nuen, eta proiektua zabaltzea pentsatu genuen.

Diskoen izenak bereziak dira.

Egia esan, izenak Ion Bergara diskoaren diseinatzaileari bururatu zitzaizkion, eta asko gustatu zitzaidan bere ideia. Modu honetara, gainera, Mikel Laboa zenari keinu bat egin diogu. Laboa artista maitea da niretzat.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.