Ikasketarako gela prestatu du udalak
Ikasketara bideratutako gela egokitu du Markina-Xemeingo Udalak Lea-Artibai Amankomunazgoaren egoitzaren bigarren solairuan. Wifi konexioa, berogailua eta mahai eta aulki berriekin egokitu dute espazioa, eta erabilgarri dagoela jakitera eman dute, 09:0...

Ikasketara bideratutako gela egokitu du Markina-Xemeingo Udalak Lea-Artibai Amankomunazgoaren egoitzaren bigarren solairuan. Wifi konexioa, berogailua eta mahai eta aulki berriekin egokitu dute espazioa, eta erabilgarri dagoela jakitera eman dute, 09:00etatik 22:00etara. Erabiltzaileek udaletxera jo behar dute lehenengo, eta bertan dauden bi arduradunen kontaktua emango diote harremanetan jartzeko. Gelarako sarrera Amankomunazgoaren atzeko alderdian dagoela ere argitu dute, aparkalekutik igarota.