Lehendakariak Amorotoko Burdinola kooperatiba bisitatu du, 40. urteurrenean
Instalazioak bisitatu aurretik, bilera bat egin dute Burdinolako arduradun eta kideekin eta, bertan, kooperatibaren proiektua eta etorkizuneko erronkak ezagutzeko aukera eduki dute. Ondoren, instalazioak ezagutu dituzte bertatik bertara Ana de la Riva I+G zuzendariaren eskutik, Burdinolan egiten dituzten hainbat produktu ezagutuz.
[zuzenean ARGAZKI GALERIARA JOAN]
Burdinola 1978an jaio zen, eta lau hamarkadan, enpresak garapen nabarmena izan du. Eskolako eta laborategietarako altzarak egiten hasi ziren, eta gero, 1985ean, laborategi modularretan espezializatzen hasi zen. Lehendakariak azpimarratu duenez, Burdinola farmazia, ospitale kimika eta hezkuntza sektoretan buruan da. “Nazioartean aintzatespen handia duzue”. Urkulluk gaineratu duenez, Burdinolaren garapena eredu bat da. “Gaur egun, nazioarteko merkatuen aldeko apustua indartu duzue, tokian tokiko guneetan presentzia handiagoa edukiz. Horrek aukera ematen dizue merkatu nagusietan finkatzeko eta hedatzeko. Merkatuak segurtasunarekin eta espezializazioarekin lotzen du Burdinola, eta, hain zuzen, horiexek dira bezeroek gehien baloratzen dituzten alderdiak”.