1990. urteko I. Gazte Igoera gogoratuko dute Markina-Xemeinen
Eguzki talde ekologistak deituta, Leitzarango saihesbidearen kontra 1990ean Markina-Xemeinen egindako San Martin I. Gazte Igoeraren bideo emanaldia eskainiko dute gaur, bihar eta etzi, 20:00etan, Markina-Xemeingo Sakris tabernan.Lainupe Telebistak grab...
Lainupe Telebistak grabatu zuen herriko hainbat gaztek parte hartu zuten ekimena, eta, 29 urte pasa ondoren, gogora ekartzea erabaki dute. Iturretako bidegurutzetik San Martin ermitara doan errepidearen sarreraren pareraino igo ziren bizikletetan gazteak, binakako kronoeskaladan.
Ekimenak ikusmina eragin zuen herritarren artean, eta animorik ez zuten falta izan parte hartzaileek. Umore ona eta lagunarteko giroa izan ziren nagusi aldarrikapen hartan, eta esataria eta sariak ere eduki zituzten.
Agustin Arrieta markinarrak jaso zuen proba bideoan.