Mundakako Udalak berdintasunerako lehenengo plana egin du
Planak lau urteko iraupena izango duela azaldu dute. Berdintasunik eza «gizarte arazoa» dela aldarrikatuz prestatu duten dokumentua «herriko egoeraren analisiaren ondorioa» daMundakako Udalak emakume eta gizonen arteko lehenengo berdintasunerako pl...
Planak lau urteko iraupena izango duela azaldu dute. Berdintasunik eza «gizarte arazoa» dela aldarrikatuz prestatu duten dokumentua «herriko egoeraren analisiaren ondorioa» da
Mundakako Udalak emakume eta gizonen arteko lehenengo berdintasunerako plana onartu duela iragarri du. Planak lau urteko iraupena izango du; 2019tik eta 2022ra artean egongo da indarrean.«Berdintasunik eza gizartean arazoa eta errealitatea» dela aldarrikatuz jarri dute martxan plan berri hori. Eratu duten dokumentua «herriko benetako egoeraren analisiaren ondorioa» dela azaldu dute, eta horren bitartez, «berdintasun gaian martxan jartzeko jarduerak batu» nahi dituzte.
Aitor Egurrola Mundakako alkateak nabarmendu duenez, «gizartearen errealitateak emakume eta gizonen arteko parekotasun ezaren aurrean esku hartu eta aktiboak izan behar garela agertzen digu». Alkateak argi dauka udalerrian «guztien artean errespetuzko, enpatiazko eta kontzientziazioko elkarkidetza lortu ahal dela».
Elkarkidetza hori lortzeko asmoagaz sortu dute berdintasunerako lehenengo plana. Dokumentu hori jarraituko duen «bide orria» izango dela adierazi du Egurrolak. Hala, udalaren «jardueren ardatza» bihurtuko da, «gizarte aske eta gizabidetsuaren defentsan».
Helburuak
Planak zehaztutako arloetako helburuak ezartzen ditu: Gobernu ona, Emakumeen ahalduntzea, Ekonomiak eta gizarte antolamendua eraldatzea eskubideak bermatzeko eta Emaku- meen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak.
Helburu horietan oinarrituta, 34 jarduera ezarri dituzte guztira. Horien artean, urtero udal aurrekontuan diru kopuru bat gordeko dute planerako, kontratazio eta diru laguntzetan berdintasunerako klausulak gehituko dituzte edota sexu indarkeriaren aurrean erakundeen erantzun publikoaren protokoloa landuko dute.
Plana eratzerako orduan, udalak emandako lehen pausoa «aurretiazko diagnostikoa egitea» izan dela argitu dute udaleko arduradunek: «Diagnostiko hau herriko agente sozialei egindako elkarrizketa sakonetan oinarritu da, baita iritzi azterketetan edota idatzizko dokumentu ofizialen analisian ere». Diagnostikoa egiterakoan herritarren partaidetza ezinbestekoa izan da, eta burututako dokumentua «teknikoki, politikoki eta herri mailan» egi- aztatu dutela ziurtatu dute.
Zehaztu dutenez, prestatu dute dokumentua EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 7. Planaren irizpide eta lan egiteko estrategietan oinarrituta sortu dute.