Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Sei bikotek borrokatuko dute Lekeitioko Beteranoen Txapelketa

Etzi hasiko da Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketa. Urteroko pilotariak eta berriak ere hartuko ditu txapelketak. Otsailaren 10ean erabakita geratuko da ligaxkaEtzi emango dituzte lehen pilotakadak Lekeitioko XIV. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketak...

Eider Mugartegi
Lekeitio
2019/01/11

Etzi hasiko da Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketa. Urteroko pilotariak eta berriak ere hartuko ditu txapelketak. Otsailaren 10ean erabakita geratuko da ligaxka

Etzi emango dituzte lehen pilotakadak Lekeitioko XIV. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketako pilotariek. Urtarrilaren 6an amaitu zen izena emateko epea, eta aurten, sei bikoteren arteko norgehiagokagaz gozatu ahal izango dute pilotazaleek, Lekeitioko trinketean.

Urteroko pilotariak eta berriak ere hartuko ditu txapelketak. Hurrengoak izango dira zein baino zein gehiago ariko diren bikoteak: Elgoibarko Beraza eta Mallabiako Telleria (azken hiru urteetako txapelduna), Debako Bastida eta Elgoibarko Conde (azken bi urteetako txapelketak irabazi ditu), Debako Astigarraga eta Mendaroko Egaña, Lekeitioko Moral eta Mendaroko Egaña, Berriatuko Gandiaga eta Mallabiako Pradera, eta, azkenik, Ganzarongo Jaunarena eta Lekeitioko Foster.

40 eta 65 urte bitartean

Norgehiagokako gazteena, 40 urtegaz, Iban Gandiaga berriatuarra dela jakitera eman dute antolatzaileek. Nagusiena, aldiz, 65 urte dituen Astigarraga. Biek osatuko dute bikotea.

Bestalde, urteroko partaide batzuek huts egingo dute lesioak direla eta. Horien artean daude Arrate, Etxebarria eta Kaltzakorta. Aurtengo txapelketa orekatu-orekatua izatea espero dute.

Hiru partida egongo dira jokoan etzi. 09:30ean hasiko da lehen partidua Astigarraga-Gandiaga II eta Moral-Egañaren artean; 10:15etik aurrera, berriz, Beraza-Telleria eta Bastida-Conde bikoteen txanda izango da, eta azkenik, 11:00etan, Jaunarena-Foster eta Pradera-Gandiaga I. egongo dira aurrez aurre.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, otsailaren 10ean erabakita geratuko da ligaxkako sailkapena, eta lehen gelditzen diren laurak finalaurrekoetara igaroko dira. «Txapelketa honetan tanteadorak ez dauka zerikusirik, horregaitik joko polita eta bizia ikusteko aukera egoten da».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.