Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

85.000 pertsona inguru batu dira Bilbon eta Baionan, euskal presoen eskubideen eta bestelako espetxe politika baten alde

Orain presoak manifestazioa Bilbon. Argazkia: Hitza Orain presoak manifestazioa Bilbon. Argazkia: Hitza
Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/01/12

Milaka herritar batu dira Bilbon eta Baionan, beste behin ere, euskal preso politikoen eskubideen alde. Elkartasun erantzun zabala eduki dute bi mobilizazioek; antolatzaileek emandako lehen datuen arabera, euriari aurre eginez 76.000 lagun inguru batu dira Bizkaiko hiriburuan eta 9.000 Lapurdiko hiriburuan euskal preso politikoak etxeratu ditzatela eskatzeko.

17:00etan hastekoak ziren martxak, baina, atzerapenagaz hasi dira. Manifestazioaren buruan Orain presoak lelo beragaz eta aldi berean hasi dira protestak oihu eta txalo artean, 17:25ean, Bilboko Casillatik eta Baionako Errepublika plazatik. Elkarbizitza eta bakea oinarri izango dituen etorkizun baten alde mobilizatu dira.

Ondarroako presoen senideak, Bilboko manifestazioan. Argazkia: Hitza

Ondarroako presoen senideak, Bilboko manifestazioan. Argazkia: Hitza

Manifestazioekin bat egin duten herritarrek eta eragileek bestelako espetxe politika bat eskatu diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. Presoen eskubide urraketarik ez dutela nahi aldarrikatu dute, eta presoei eta haien senideei elkartasuna eta atxikimendua adierazi nahi izan diete bateko zein besteko mobilizazioetan batu direnek. Presoak kalera, amnistia osoa, Euskal presoak etxera! edo Iheslariak etxera! leloak ozenki entzun dira presoen eskubideen aldeko martxetan.

Kalerik kale ibilbidea osatu ostean, Bilboko protesta udaletxe aurrean amaitu da, eta Baionakoa, berriz, Xaho plazan. Sakabanaketa politikarekin amaitu behar dela agertu dute bukaerako ekitaldietan.

Bakea, bizikidetza eta demokrazia. Baionako manifestazioaren amaieran, esaterako, elkarrizketekin jarraitzeko eskatu diote Parisi. “Konfiantzaren haria berriz lotu behar da”.

Anaiz Funosas Bake Bideako bozeramaileak nabarmendu duenez, ETAren armagatzearen eta desegitearen ondotik, orain euskal presoen auziari konponbidea emateko garaia dela. Funosasek “iragan minberari” aurre egitera eta “denontzat etorkizun hobe bat” eraikitzera deitu du. “Denon ardura da”, gaineratu du.

Espetxe politika normala behar dela esan dute, ez salbuespeneko espetxe politika

Bilbon, aldiz, Euskal Herria Bakea, bizikidetza eta demokrazian sartu dadin eskatu dute bukaerako ekitaldian. “Gaur gizarte honek berriro erakutsi du gure pentsaera politiko ezberdinek ez dutela giza eskubideen defetsa irmoa oztopatzen, bizikidetza ardatz nagusitzat hartzen duen gizarte justu baterantz egin nahi baitugu bidea”, agertu du Pili Kaltzada kazetariak.

Orain presoak manifestazioa Bilbon. Argazkia: Hitza

Orain presoak manifestazioa Bilbon. Argazkia: Hitza

Espetxe politika normala behar dela esan dute, ez salbuespeneko espetxe politika. “Urruntze politikan presoen eragiten dien egun bakoitza, presoen eragiten dien egun bat da”. Preso gaixoak ere gogoan izan dituzte. “Noiz arte espetxe politika mendekatu hau?”. Senide, preso eta herbesteratuei elkartasuna erakutsi diete. “Legea betetzea, hori besterik ez dugu ozen eta garbi aldarrikatzen”.

Kaltzadak salbuespen neurriekin amaitzea eta legedi arruntaren aplikazioa ere eskatu ditu. Hitzaldia amaitu aurretik espetxean diren Kataluniako buruzagi independentistekiko elkartasuna helarazi die, “gaur gure bihotza zuekin dago”. Aldi berean, Altsasuko auzian zigortu dituzten gazteekiko elkartasuna adierazi du.”Beren herriak ikusi nahi ditugu; konspirazio makabro honetatik libre”.

Mikel Laboaren Txoria txori kantuagaz amaitu dute ekitaldia. Koban taldeko Onintza Rojasek, Gose taldeko Ines Osinagak eta Huntza taldeko Josune Arakistainek eman diote doinua kantuari trikitixekin.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.