Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lea-Artibain hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra bidea egiten hasia dago

Herritar bat gas bonbonak eramaten Markina-Xemeinen ipini duten puntu mugikorrera Herritar bat gas bonbonak eramaten Markina-Xemeinen ipini duten puntu mugikorrera
Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/01/12

Lea-Artibain hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra aurreko astean hasi zen zerbitzua ematen Ispasterren. Eta gaur [urtarrilak 12] goizean, berriz, Etxebarrian eta Markina-Xemeinen bi ordutako geldialdiak egin ditu horretara bideratutako kamioi bereziak. Bilketa egiten aritu diren bi egunak ondo joan direla azpimarratu du Rakel Elu Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakariak. “Zerbitzuak lehen bi egunotan erantzun ona izan du”.

Zerbitzu berriari esker, herritarrek beste inora bota ezin ditzaketen hondakinak bertara eramateko aukera dute. Eluk nabarmendu duenez, “modu honetara, etxebizitza batean sortu daitezkeen hondakin guztiak kudeatzeko gai izango da Amankomunazgoa”.

Lea-Artibaiko herritarrek zapatuero eskura edukiko duten zerbitzu bat izango da, eta Amankomunazgoko ordezkariak gaineratu duenez, herritarrek euren herrietan ez eze, kamioia beste herriren batera joaten denean ere erabili dezakete zerbitzua. “Denontzat ondo datorren zerbitzua da, hobekuntza handia da. Egia esan, premiazkoa zen”. Bestelakoan, aste barruan irekita dauden Berriatuko Milloi auzoan eta Markina-Xemeingo sarreran dauden garbiguneetara joan daitezke herritarrak.

Herritar bat gas bonbonak eramaten Markina-Xemeinen ipini duten puntu mugikorrera

Herritar bat butano bonbonak eramaten, gaur goizean Markina-Xemeinen egon den puntu mugikorrera

Puntu mugikorretan, besteak beste, aerosolak, gai arriskutsuen ontziak, margo eta disolbatzaileen ontziak, autoen iragazkiak, pilak, bonbilak, bateriak, tonerrak, ordenagailuak, irratiak, zartaginak, fluoreszenteak, botikak, erradiografiak, CDak, bideoak, boligrafoak, errotulagailuak, idazteko materialak, motorreko olioa edo bonbonak laga daitezke. Jasotzen diren gaiei buruzko edozein argibide argitu nahi izanez gero, kamioiaz arduratzen den langileari galdetzeko aukera ere  badago.

Amankomunazgoak jasotzen dituen gaiak gero, sailkatu eta, beste toki batzuetara bideratuko dituzte, hitzarmen bidez. Bonbonak, esaterako, Gas Garin enpresara bideratuko dituzte. Margo hondakinei dagokionez, horiek kudeatuko dituen enpresa baten bila ari dira. Fluoreszenteak, aldiz, Ambilamp-era bideratuko dituzte. “Horiek bideratzeagatik, gainera, dirua bueltatuko digute, handia ez bada ere”.

Plastikozko tapoiak. Eluk jakitera eman duenez, bestalde, plastikozko tapoiak ere jasoko dituzte zerbitzu ibiltariaren bidez. “Tapoiak edukiontzi horira bota ordez, puntu mugikorretan jasoko ditugu. Aparteko leku batean bereizita lagako ditugu, eta horiek gero, beharrezkoak diren proiektuetara bideratu ahal izango ditugu”.

Zerbitzu ibiltariari esker etxeko “traste” txikiak jasoko dituzte. Tamaina handiagoko “traste zaharrak” berriz, horretara bideratutako doako zerbitzua erabiltzeko gomendatu dute, baina horretararako, txanda hartzea derrigorrezkoa dela gogorarazi dute. Zerbitzua erabili nahi dutenek ezinbestekoa dute 900 10 48 78 doako telefonora deitzea. “Txanda hartu barik ezin da ezelako trasterik kalera atera“.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.