Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Iker Badiola ondarrutarrak zuzendutako ikerketa batek bi sari eskuratu ditu

Iker Badiolak zuzentzen duen taldeak Galiziako Errege Zientzia Akademiaren urteko zientzia lanik onenanaren saria eta Espainiako Farmakologia Elkartearen saria jasoko ditu urtarrilaren 23an, Santiagon (Espainia).

Iker Badiola laborategian, artxiboko irudian. Argazkia: Iker Badiola Iker Badiola laborategian, artxiboko irudian. Argazkia: Iker Badiola
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2019/01/17

Iker Badiola zientzialari ondarrutarrak zuzendutako ikerketa batek Galiziako Errege Zientzia Akademiaren urteko zientzia lanik onenanaren saria eta Espainiako Farmakologia Elkartearen saria jasoko ditu urtarrilaren 23an, Santiagon (Espainia). Galiziako Errege Zientzia Akademiaren saria jasotzeagaz batera, taldeak 6.000 euroko diru saria ere jasoko du.

Badiolak zuzendutako ikertzaile taldeak, zehatz esanda, gibeleko tumore zeluletara iristen diren odol hodietako zelulen hazkuntza geldotzea lortu du nanopartikulak erabilita; modu horretara, minbizi zelulei oxigeno eta elikagai-horniketa murrizten zaie, tumoreak hazkuntza txikiagoa du. Koloneko minbiziak eragindako gibeleko metastasia %80 txikitzea lortu dute saguetan frogatutako terapia esperimental batean.

Ondarrutarrak zuzentzen duen EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Signaling Lab ikerketa taldeak eta Santiago de Compostela Unibertsitateko Farmakologia, Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoa Sailak elkarlanean egin dute ikerketa.

2012an hasi zuten ikerketa, eta guztira 11 ikertzaile aritu dira elkarlanean. Iker Badiolaren taldea zelulen portaeraz arduratu da, eta USCko taldea, berriz, nanopartikulen diseinuaz. Aldi berean, Biodonostia institutua, Dusserdolfeko Unibertsitatea, Bordeleko Unibertsitatea eta UPV/EHUko SGIker zerbitzuaren ikertzaileen laguntza ere izan dute.

Gaitzari aurre egiteko diseinatutako nanopartikulak eta horren inguruko ikerketa, berriz, bi unibertsitateen artean patentatu zituzten. Espainia mailako patentea babestu ondoren, orain, patentea Europa mailan eta Ameriketako Estatu Batuetara zabaltzeko ahaleginetan ari dira. “Enpresa bat patente horretan sartzea falta zaigu orain. Guk bakarrik ezin dugu aurrera jarraitu, baliabide asko behar dira; hori dela eta, enpresa farmazeutiko indartsu baten laguntzaren bila ari gara. Zentzu horretan, hurrengo urtean kritikoak izango direla uste dut. Gure asmoa enpresa farmazeutiko batek ikerketan interesa jartzea da”.

Erlazionatutako edukiaMetastasia txikitzeko ikerketa burutu zuen martxoan

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.