Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Australiara joan ziren euskaldunen istorioak biltzeko asmoa dute Euskal Australiar Alkartekoek

Australiara lanera joan ziren euskaldunen istorioak bildu eta ezagutarazi nahi duen taldea da Euskal Australiar Alkartea. Eskualdeotako hainbat herritar daude bertan.

Australiarrak Argazkia: Gernika-Lumoko Udala
Ane Maruri Aransolo
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/01/23

Kulturartekotasuna. Aniztasuna. Desberdintasuna. Bizipenek desberdin egiten dute norbera, eta kultura desberdinak ezagutzeko metodo egokiena da elkar ezagutzea; elkartu eta harremanak sendotzea, alegia.

Sortu berri duten Euskal Australiar Alkarteak euskal eta australiar kulturen arteko harremana sendotzea du helburu, bai eta Australiara joan ziren euskaldunen lanari buruzko informazioa Euskal Herrian ezagutaraztea eta zabaltzea ere. «Euskaldunen lanari buruz informatu behar gara, eta horri buruzko ikerketa lana bultzatu behar dugu», dio Teresa Gabiola elkarteko zuzendariordeak.

Elkartea sortzeko ideia Julian Iantzik izan zuela dio: “Australian egon zen Iantzi oporretan, eta orduan ohartu zen euskaldun asko joan zirela bertara azukre kanaberak moztera. Bueltatu zenean, Australian bizitako herritarrak biltzen hasi zen, horien istorioak ezagutarazteko”.

Gabiolaren berbetan, asko izan ziren Busturialdetik eta Lea-Artibaitik Australiara joan ziren herritarrak, “frankismotik urruntzeko asmoz”.

Euskal langileen bidaiaren hasiera gogorra izan zela dio, eta gogor lan egin behar izan zutela azaldu du: “Lana ondo egin zuten, gogorrak izan ziren, eta Australiako gobernuak hori baloratu egin zuen”.  Horretatik, 1958. urtean, euskaldunak ziren langileei bertara joateko deia egin zien Australiako Gobernuak, eta Euskal Herritik hiru ontzi joan ziren munduko beste aldera. Alberto Urberuaga izan zela langile horiek bilatzearen arduraduna azaldu du Gabiolak.

Urte luzez lan gogorra egiten ibili eta gero, asko izan ziren Euskal Herrira bueltatu zirenak. Beste asko, baina, kontinente berrian geratu ziren.

Australiara emigratu zutenen seme-alabek, ilobek edota senar-emazteek osatzen dute gaur egun taldea, eta beraien ondorengoei aiton-amonen istorioak gorde nahi dizkiete. “Informazioa bilatzen gabiltza. Australiara joandako batzuk zendu dira, baina besteen istorioak bildu behar ditugu. Euskal Herrian ez dago ezer idatzirik, Australian zerbait badago”, aitortu du Gabiolak.

Lehen geldialdia, Gernikan. Kultura desberdinak ezagutzeko asmoagaz, Australian egon ziren euskal herritarrek elkar ezagutu zuten azaroaren bukaeran Gernika-Lumon egindako bazkarian. Harremanak sendotu eta ahanzturan geratzekoak ziren bizipenak biziberritu zituzten bertaratu ziren 250 pertsona inguruk. Bizkaikoak izan ziren gehienak, baina Nafarroako edota Santanderko herritarrak ere gerturatu ziren.

Australiarrak

Hurrengo pausoa Australian eman gura dute elkarteko kideek. Horretarako, uztailean bertara bidaiatzea pentsatu dute: “Senideak bisitatuko ditugu, eta azukre kanaberak non, noiz eta zelan mozten zuten ikusiko dugu bertan”.

Australian egon ziren euskal herritarren lobek edo seme-alabek beraien guraso edo aito-amonak zelan bizi ziren ikusiko dute: “Zelan kostatu zitzaien hasieran lana aurkitzea, bizimodua aurrera ateratzea, eta egindako ahalegina. Telefono barik bidaiatu zuten, hizkuntzaren ezagutza eduki gabe eta non lan egingo zuten jakin gabe”.

Horrez gain, azukre kanaberen historioa ezagutuko dute, bai eta 1930. urte inguruan Australiara emigratu zutenak nondik ibili ziren ere.

Erlazionatutako edukiaTeresa Gabiola: “Australian bizi nintzela, euskaldunek egiten zuten lan gure lurretan”

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.