Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Euskal Australiar Alkarteko zuzendariordea

Teresa Gabiola: "Australian bizi nintzela, euskaldunek egiten zuten lan gure lurretan"

Gabiolaren gurasoen lurretan lan egiten zuten Australiara lan bila emigratu zuten herritarrak.

Ane Maruri Aransolo
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/01/23

Australiara bidaiatu zuten Teresa Gabiola gernikarraren gurasoek, eta kontinente berrian jaio zen bera. Azukre kanaberak mozteko lurraldeen jabeak ziren gurasoak, eta txikitatik euskaldunez inguratuta egon da. Izan ere, gurasoen lurretan lan egiten zuten Australiara lan bila emigratu zuten herritarrak.

Australian urte asko egin al dituzu?
1920. urtean Amorototik bidaiatu zuen aitak Australiara, soldadutza egin eta gero. Azukre kanaberak moztera joan zen hasiera batean, eta urte batzuk horretan lan egiten ibili ostean, lurrak erosi zituen bertan. Kataluniako herritar bategaz elkartu zen lehenengo, eta lur zati bat erosi zuten. Australiako herritartasuna lortu behar izan zuen lurrak erosten jarraitzeko, eta 1934. urtean, hori eskuratu zuen. Horren ostean, Nabarnizko lagun bategaz elkartu eta lur gehiago erosi zituen aitak. Bakoitzak berea eduki zuenean, banatu egin ziren. Ama, berriz, Aulestitik Estatu Batuetara joan zen lan bila, eta handik, Australiara. Bertan ere gogor lan egin zuen.

Nola bizi zineten Australian?
Familiarteko giroa nagusitzen zen gure inguruan, eta gure lurretan bizi ginen. 19 urtegaz, baina, Euskal Herrira itzultzea erabaki nuen.

Teresa Gabiola

Zuen lurretan euskaldunek egiten al zuten lan?
Bai. Han bizi izan nintzen urte guztietan euskaldunez inguratu ginen, beraiek egiten baitzuten lan gure lurretan. Asko izan ziren handik pasatu zirenak. Batera bizi ginen, beti jaten genuen mahai berean, langileak eta familiakoak. Horiekin azaroan Gernika-Lumon egindako bazkarian elkartu nintzen.

Zergatik erabaki zenuen Euskal Herrira itzultzea?
Australian ikasi eta lan egin eta gero, 19 urte nituela, familiagaz Euskal Herrira etorri nintzen, oporretan. Aita nagusia zen, eta denbora horretan senarra ezagutu nuenez, bertan geratzea erabaki nuen. Gurasoak, baina, itzuli egin ziren, eta oraindik Australian bizi dira familiako zenbait senide: ilobak eta anaiak kasu. Australiara bidaiatzea pentsatzen gabiltza, eta Euskal Herrian dauden hainbat eta hainbat elkartuko dira beraien senideekin.

Asko izan ziren bertatik zuen lurretatik pasatu zirenak?
Frankismotik ihesean joan ziren asko eta asko. Nik etxean egiten nuen lan, jabeak ginelako. Gure lurretan gutxienez sei langile izaten genituen, denak euskaldunak eta azukre kanaberak mozteaz arduratzen zirenak. Besteren artean, markina-xemeindarrak, amorotarrak edota kortezubitarrak.

Australiatik Gernika-Lumora ailegatu zinenean, emigratu zuten euskaldunen historia ez zela ezagutzen konturatu al zinen?
Gernika-Lumon eta inguruetako herrietan emigratu zutenen historiak ezagutzen zirela ikusi nuen bueltatu nintzenean. Izan ere, Australiara emigratu zuten euskaldun gehienak Lea-Artibai eta Busturialdeko herrietatik joan ziren. Inguru honetan beti jakin izan da azukre kanaberak mozten joan zirela. Hemen lana aurkitzea ez zen oso erraza, eta jakin bazekiten Australiara bidaiatuz gero, lana ziur aurkituko zutela.

Erlazionatutako edukiaAustraliara joan ziren euskaldunen istorioak biltzeko asmoa dute Euskal Australiar Alkartekoek

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.