150 bat errugbizale gazte batuko dira asteburuan Mutrikun
Mutriku Errugbi Taldeak antolatuta, errugbi topaketak egingo dituzte domekan Mutrikuko futbol zelaian. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 150 bat jokalari batuko dira zelaigunean.
Mutriku Errugbi Taldeak antolatuta, errugbi topaketak egingo dituzte domekan [urtarrilak 27] Mutrikuko futbol zelaian. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 150 bat jokalari batuko dira zelaigunean.
Lehenik eta behin, 14 urtez azpikoen txanda izango da. Mutrikuarrek ligako partidua jokatuko dute Arrasateko taldearen aurka. Partidua 09:15ean hasiko da, eta 25 minutuko bi zatitan banatuta izango da. Taldearen arduraren adierazi dutenez, mutrikuarrek “era bikainean” hasi dute liga, eta jokalariak oso pozik daude aurtengo ibilbidearekin. “Asko gozatzen ari dira errugbian jokatzen”.
10:45etik 13:00etara, berriz, 12 urtez azpiko eta 10 urtez azpikoen txanda izango da. Dena amaitzean denean, ohi modura, hirugarren denbora egingo dute San Migel zelaiko terrazan.